Niri buruz

Web orriaren egilearen argazki zuri-beltza, irribarrez agertzen da.

¡Hola! Kaixo! Hello! Salut! Ciao! Ahoj!

Garazi Ocerin naiz. 13 urterekin nire neurrira egindako lanbide bat zegoela ohartu nintzen eta, aldi berean, nire eskema guztiak apurtuko zituena: publizitatea. Nire neurrira egina dago, asmatu, sortu, deskubritu, diseinatu eta publizitatearekin zerikusia duen guztia betidanik egiten aritu naizelako. Nire etxean maitasunez gogoratzen dituzte (gehienetan) igandeetan egiten nituen eskulanak eta marrazkiak, aitak bere enpresan saldu behar zituen produktuen iragarkiak eskuz marrazten nituenean edo nerabezaroa Photoshopera itsatsita, argazkiak editatzen. Nire eskemak ere apurtu zituen unibertsitatean, Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasten ari nintzela, «obsesio» hitzaren esanahia deskubritu nuelako: egunak aurrera doazenean eta briefingari ezer ez zaionean ondo egokitzen; kanpaina baztertu eta berriro hasi behar duzunean, edo gauak itzarrik ematen dituzunean pentsatzen eta pentsatzen. Horrek ere badu bere adrenalina puntua: batzuek puentinga egiten dute, beste batzuek publizitatea egiten dugu.

Hala ere, graduatu ondoren egin nuen gauzarik garrantzitsuena birreta berriz jartzeko modua bilatzea izan zen, nire amonek etxea argazki eguneratuekin bete zezaten. Horregatik, Itzulpengintza eta Interpretazioko graduarekin hizkuntzak ikasteari ekin nion, nire ibilbide profesionalari ukitu bereizgarria emateko: nire bizitzan, berriz ere, testuak munduko txoko guztietara eta publiko guztietara, irisgarritasunari esker, helarazteko estrategiak asmatu, sortu eta deskubritzeko artea. Hizkuntza hauetan aritzen naiz: ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Gainera, Pragan (Txekiar Errepublika) hilabete batzuk eman nituen bizitzen, eta bertako historia, kultura eta hizkuntzan sakondu ahal izan nuen.

Orain, gehien gustatzen zaidana egiten dut: idatzi, hitz egin eta diseinatu. Alde batetik, ingelesetik, frantsesetik eta euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik eta gaztelaniatik euskarara itzultzailea naiz. Publizitatean, marketinean eta itzulsorkuntzan espezializatuta nago. Produktuen katalogoak, webguneak eta publizitate-testuak itzuli ditut, besteak beste. Ingelesetik eta euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara interpretea ere banaiz. Batez ere, Zerbitzu Publikoetan interpretatzen dut.

Bestalde, enpresei eta partikularrei beren marka pertsonala hobetzen laguntzen diet, eta logotipoen, papergintza korporatiboaren eta merchandisingaren diseinu grafikoan aritzen naiz, besteak beste.